Claudia Aguinaga Gumuzio

Beste pintura-estudio batetik etorria, 2015ean hasi zen Nahiarten. Autonomia handia du eskarmentu handiko margolari gisa, eta, horri esker, lanak azkar egiten ditu hainbat pintura-teknika erabilita. Koloreak ez ditu ausaz aukeratzen, lana hasi aurreko berariazko borondate jakin baten bidez baizik. Bi sorkuntza-prozesu garatzen ditu aldi berean, erabiltzen duen teknikaren arabera. Pintura akrilikoan egindako lanek izaera geometriko nabarmena duen obra bat erakusten digute, betiere kolore aseekin, non Aguinaga txundigarriago bat ikusten dugun; pintzelkadak musika alai baten erritmoan jartzen dituela dirudi. Baina, era berean, alderdirik intimoena erakusten digu bere lan figuratiboagoarekin. Horretarako, teknika lehorrak eta kolore ez hain aseak erabiltzen ditu, erritmo lasaiagoarekin.

( Obras del artista )

ARTISTA Filtro Productos (Radio)
ARTISTA Filtro Talles (Radio)
No se encontraron productos asignados
  • 2019ko apirila: Gutun Zuria – Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen, Azkuna Zentroan.
  • 2017ko urria: 2017ko udazken-neguko joeren desfilea, Kale Nagusian, Bilbao Centro elkarteak antolatua. Lau ikaslek desfilatu zuten, diseinatzaileen kategorian, beren eta beren ikaskideen diseinuekin.
  • 2017ko iraila: Saioa Olmo artistaren Geroa xuxurlatzen piezan parte hartu zuen, Bilboko Arkeologia Museoan (Unamuno plaza). Pieza horretan, xuxurlatutako esaldiak grabatu dituzte hainbat pertsonak, 200 urte barruko biztanleentzako gomendioekin, gerorako soinu-ondare bat uzteko (museoak bere bildumaren parte gisa mantentzeko konpromisoa hartu du), eta gure ikasleek grabazio horretan parte hartu dute.
  • 2017ko uztaila: zuzeneko pintura-tailerra kalean, Etxebarriko (Bizkaia) zaindariaren jaiak direla-eta.
  • 2016ko abendua: performancea Azkuna Zentroan, zuzenean poltsak margotzen, Bilbao Comons – Inteligencias Colectivas artista-egonaldiekin lankidetzan.
  • 2016ko abendua: ANT Espacio-ren lanen eta grabatutako bideoen erakusketa, non gure ikasleen arte-interesak jaso ziren, «Guias de usuario» beren egonaldi-proiekturako, Antonio Centeno artista katalanarekiko lankidetzan.
  • 2016ko azaroa: performancea zuzenean ehun-gauzak margotzen, Itsasmuseum Bilbaon, Fair Saturday 2016ren ospakizunaren harira.
  • 2016ko uztaila: performancea Espainiako Astronomia Elkartearen kongresuaren inaugurazioan, Bizkaia Aretoan, kongresuko parte-hartzaile bakoitzari eman zitzaizkien poltsak zuzenean margotzen.
  • 2016ko apirila: Basquetourren «Let’s Mice Together» ekitaldian parte hartu zuen, Open espazioan, ekitaldia dinamizatzen, parte-hartzaile bakoitzari eman zitzaizkion poltsak zuzenean margotuz.
  • 2015eko urria: performancea Bilboko La Granja kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
  • 2015eko maiatza: performancea Bilboko Iruña kafetegian, Bilbao Art District ekimenaren harira.
  • 2022ko azaroa: FIG Bilbao jaialdiaren 11. edizioan parte hartu zuen, Euskalduna Jauregian.
  • 2022ko iraila: Outsider Fair Paris azokan, Europako Art Outsider azoka nagusian, parte hartu zuen.
  • 2021eko abendua: erakusketa kolektiboa DOCK gunean (Mondragon Unibertsitatea).
  • 2020ko otsaila: «Harrera – Acogida» erakusketa Vital Fundazioaren Juan Ajuria aretora (Gasteiz) eraman zuten. COVID-19a zela-eta, erakusketa itxi egin zuten. Bisita birtual bat prestatu zuten, baina, bideo batean. Sarean dago: https://www.youtube.com/watch?v=K5zlw90AVNU
  • 2019ko azaroa: «Harrera – Acogida» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2019ko martxoa: «Anónima» erakusketa, Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
  • 2018ko azaroa: «Anónima» erakusketaren inaugurazioa, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2018ko martxoa  –  apirila: «VisionArte» erakusketa, Sarean gunean, Bilboko Mariaren Bihotza plazan.
  • 2017ko abendua – 2018ko otsaila: «Hemen gaude – Aquí Estamos» erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzako erakusketa-aretoan, Hurtado de Amezaga kalean.
  • 2016ko urria: pintura-erakusketa Bilboko Hika Ateneon.
  • 2016ko iraila: erakusketa, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa zentro zibikoan.
  • 2016ko maiatza – uztaila: erakusketa Santurtziko Calasanz ikastetxean.
  • 2016ko apirila: «Nire erara» erakusketa, emakume/arte/desgaitasunaren arlokoa, Basauriko (Bizkaia) Marienea Emakumeen Etxean.
  • 2016ko martxoa: «Begira iezadazu ondo» erakusketa, Bilboko San Frantzisko zentro zibikoan, Caósticak eta Bilboko Udalak antolatutako Gizazinea jardunaldien harira.
  • 2015eko azaroa – abendua: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko La Granja kafetegian.
  • 2015eko maiatza: ikasleen lanen erakusketa, Bilboko Iruña kafetegian.

Otros artistas

Piezas únicas pintadas a mano por nuestros artistas.

Slow Fashion Art en algodón orgánico y objetos para el hogar.

Desde el 2024

Eider Ares de la Fuente

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Adrián Alexandrov Bass

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Jonathan Castro Saenz

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Miguel Cordero Gonzalez

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Daniel Esteves Alonso

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Sonia Fernández Ramírez

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Marisa González Martín

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Josu Irigaray Blanco

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Eider Martín Betanzos

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Gorka Pérez Matos

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Mercedes Ruiz San Vicente

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Nerea Vergara Luis

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Miren Santiago Bilbao

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Irene Santos de la Presa

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Maddi Torregrosa Lauzirika

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar

Desde el 2024

Leire Zelaia Eizaguirre

La figura la trabaja con las imágenes de su entorno familiar